Maderas Yurrebaso
1950. urtean sortu zuen Miguel Yurrebaso Madariagak. Hasieran zerratokia baino ez zen, baina ordutik gaur arte gure bezeroen beharrizan berrietara egokitu gara, eta orain produktuen enbalajean jarduten gara gehienbat. Hori dela-eta, ekoizpen-prozesu berrienen garapena indartu dugu teknologia berriak ezarrita.