Maderas Yurrebaso - Nortzuk gara

Nortzuk gara

Enpresako lan-taldea bezeroak gogobetetzeko trebatuta eta gaituta dago; kalitate gorena eskaintzen du eta etengabe ari da hobetzen produktibitatea, malgutasuna eta bezeroen beharrizanetara egokitzeko gaitasuna.

Gure laneko helburu nagusia eta filosofia bezeroei, uneoro, kalitaterik onena preziorik onenean eskaintzea da.

Bezeroen gogobetetasuna eta ingurumenaren zaintza ezinbestekotzat ditugunez, Kalitatearen eta Ingurumenaren ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak eskuratu ditugu.
Maderas Yurrebaso enpresan tratamendu termikorako labea daukagu (HT). Halaber, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak emandako baimena daukagu egurrezko enbalajeak tratatu, markatu eta ziurtatzeko.
Maderas Yurrebaso